Autoa gidatzeko simulagailu baten bitartez, askotariko egoeretan praktikak egiteko aukera izan dute Durangaldeko hainbat enpresatako 20 bat langilek. Uztailaren 7an, 10ean eta 11n egin dituzte.
Seguru gidatzeari buruzko kontzientziazioa landu gura dute kanpaina horregaz. Asepeyoko EAEko prebentziorako koordinatzaile Jose Luis Garciaren berbetan, “enpresetan bideko segurtasunerako planak lantzea gura dugu, in itinereko istripuak gutxitzeko”. Saio praktikoetan, enpresetan prebentzio arloan lan egiten duten langileek edo enpresan ardura bat dutenek parte hartu dute, “eta horiek sustatuko dute enpresan mugikortasun planak garatzea”. Garciak gogoratu duenez, estatuko lan istripuen %11 dira in itinere.