Barikuan inauguratuko dute "irekia eta gardena" izan gura duen Iurretako Meskita

Markel Onaindia 2017ko uzt. 11a, 14:15

Musulmanen Axura elkarteak inaugurazioan parte hartzeko gonbidapena egin die herriko elkarteei. "Meskita honek espazio irekia, gardena eta herritar guztiendako izan nahi du", adierazi dute mezuan. 11:00etan izango da ekitaldia.

Alhoda izeneko meskita Bidebarrieta kaleko 1. zenbakian zabalduko dute. Udalak abenduan eman zion irekiera baimena elkarteari, eta geroztik obretan egon dira. "Elkarbizitza normalizatu" baten aldeko adierazpena onartu zuen orduan udalak, eta gainera, Biltzen izeneko Eusko Jaurlaritzako zerbitzuak bitartekari egin du musulmanen, udalaren eta auzokideen artean.  Hain zuzen ere, orain arte erakutsitako elkarlana eskertu gura dute Axurakoek. "Meskita honen inaugurazioa ahalegin handiko lana izan da eta komunitate honetako kideek eta erakunde ugariek era aktiboan parte hartu duzue", nabarmendu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!