Kamioi batek artaziarena egin du Iurretan

Anboto 2017ko uzt. 1a, 12:46

Autopista pareko biribilgunetik N-634 errepidera batzeko bide zatian gertatu da. 

Gaur 10:30 inguruan gertatu da. Istripuaren ondorioz kamioiaren gasoil tankea zulatu egin da. Herri lanetako langileek eta suhiltzaileek, besteak beste, gasoil tankea hustu eta ingurua garbitu dute. Garabi batekin zati bitan aterako dute kamioia. Atzeko aldea eraman dute eta aurrekoa eramatea falta zaie (12:51 direnean). Beraz, N-634 errepidera daraman lotune hori itxita dago oraindik Trafiko Zuzendaritzaren esanetan. Kamioiaren aurreko aldea eramaten dutenean irekiko dute. Istripuak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzak informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!