Ainara eta Hegoi Petite, Amatzako trikitilariak

Anboto 2017ko ekainaren 28a

Trikitixa maite dute Ainara eta Hegoi Petite arreba-nebek, eta pasio hori uztailaren 8an erakutsiko dute Markinan jokatuko den txapelketan. Aparte, Iurretako Amatza auzoko jai batzordekoak dira, eta bertan urterik urte izena hartzen doan trikitixa jaialdia antolatzen dute. Asteburuan ospatuko dituzte jaiak, eta barikuan etorriko dira soinujole eta panderojoleak Euskal Herriko txoko ugaritatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!