Iurretako Dantzari-dantza, parekide?

Anboto 2017ko eka. 23a, 21:00

Ez-ohiko irudia ikusi ahal izan da gaur Iurretako plazan. San Juan bezpera ospatzeko ekitaldien artean, dantza saioa eskaini dute etorkizuneko taldea izateko ikasten dabiltzan gaztetxoek, eta 8retatik 6 neskak izan dira.

Neskak ere dantzak guztiak ikasten ari dira urtean zehar, eta gaur entsegua egiteko aprobetxatu dute. Beraz, baliteke etorkizuneko San Migel jaietan neskak ere Dantzari-dantzan ikustea. Orain arte arku-dantza eta soka-dantza egiten zituzten soilik, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!