Txirrindulari bi harrapatu dituen gidariak positibo eman du droga proban

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 17a, 10:31

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 24 urteko gidariak droga proban positibo eman du. 

9:40an auto batek txirrindulari bi harrapatu ditu Iurretan, N-634 errepidean, 63 eta 75 urteko gizonezkoak. Ertzaintzak jakitera eman duenez,63 urteko txirrindulari Basauriarra larri dago. Bi txirrindulariak Galdakaoko ospitalean daude. 

Gidariari dagokionez, 24 urteko gazteak droga proban positibo eman duela jakitera eman du Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!