Autopistan, Iurreta-Abadiño tartean, auto istripu bat izan da eta hiru lagun zauritu dira

Joseba Derteano 2017ko eka. 11a, 19:15

(Argazkia: @BomberosIurreta)

Hiru zaurituetako bat kotxean harrapatuta geratu da eta atera egin behar izan dute. Auto ilarak izan dira, baina dagoeneko (20:40etik) errei denak irekita daudela informatu du Trafiko Zuzendaritzak.

Gaur, 18:45 inguruan istripu bat gertatu da AP-8 autopistan, Irunerako noranzkoan eta Iurreta-Abadiño tartean, auto bat errepidetik irten denean. SOS Deiak-en arabera, istripu "larria" izan da. Autoan hiru lagun zihoazen, horietako bat adin txikikoa, Ertzaintzak informatu duenez. Hiruretako bat auto barruan harrapatuta geratu da. Errei bi itzi dituzte, helikopteroak bertan lur hartzeko. Auto ilarak eragin ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!