Sanmigeletarako ideia lehiaketa antolatu dute

Aitziber Basauri 2017ko eka. 6a, 09:30

IU! Gazte ekimenaren barruan sanmigeletarako ideia lehiaketa eratu dute. Horrela, jaien egitarauan parte-hartze aktiboa eskaini gura zaie gazteei, “beraien nahi eta beharretara moldatzen den jai-eredu batera hurbilduz”, diote udal ordezkariek.

Ekainaren 9ra arte dute 12-18 urte arteko gazteek ideia aurkezteko. Ekintzaren deskribapena, beharrezko baliabideak eta datu pertsonalak helarazi behar dira gazteideiak@iurreta.eus helbidera.

Bestalde, ekainaren 16ra arte aurkeztu daitezke jaietako kartel lehiaketarako lanak. Gaztetxoentzako lehiaketara ere deitu du Jai Batzordeak aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!