"Oineztu bat entzun dugu, eta lasterrera beste bat, itzelezkoa. Bazirudien petardo itzel bat ipini digutela etxean", kontatu du Ainara Petite bizilagunak. Etxe aurreko txabolatik kea irteten zela konturatu eta larritu egin dira; galdara sutan zegoen. Bizilagun batzuk agertu dira laguntzera. "Eskerrak auzokide batzuk agertu diren, eta gero suhiltzaileek ere ez dute asko tardatu", dio amatzarrak. "Susto itzela izan da, baina ondo gaude".
Etxean argindarra joan zaie, eta teknikariak azterketak egiten dabiltza.