Iurretako literatur lehiaketaren sariak banatu dituzte

Itsaso Esteban 2017ko mai. 26a, 14:22

Iurretako XIV. Literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin dute, gaur, Ibarretxe kultur etxean. 

 

 

Ume, gazte zein helduen sailetan, ia 400 lan jaso dituzte Iurretako Herri Bibliotekak antolatzen duen lehiaketa horretan, aurten. Ipuinen, bertso paperen eta komikien arloetan, hainbat sari eta aipamen banatu dituzte.

Aurreko urteetan bezala, saria jaso duten lan guztiak biltzen dituen liburuxka argitaratu du Iurretako Udalak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!