Iurretako Bertso Taldea eta Abadiñoko Koipelustre's Taldekako finalera sailkatu dira

Anboto 2017ko mai. 21a, 11:01

Iurretako Bertso taldea. (Argazkia: www.bertsozale.eus)

Atzo finalerdiak jokatu zituzten.

Lehenengo finalerdia Berrizen izan zen. Bertan Abadiñoko Koipelustre's taldeak lortu zuen finalerako txartela Berrizko Tire! eta Leioako Leioara taldeen aurretik. 

Taldekakoaren bigarren finalaurrekoa Bedaron (Ea) eta Ispasterren jokatu zuten lau taldek. Iurretako Bertso Taldea izan zen puntu gehien batu eta ekainaren 3ko finalerako txartela eskuratu zuena.  El Consorcio, Santutxuko Bertso Eskola eta Ipistar izan ziren beste hiru taldeak.

Berrizko saioko irudiak (Argazkiak: www.bertsozale.eus):

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!