Iurretako Santa Apolonia auzoko galdategi batean sua piztu da

Anboto 2017ko mai. 9a, 07:47

Goizeko 5:30an inguruan iurretako Santa Apolonia auzoko galdategi batean sua piztu da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 6:00ak ingururako suhiltzaileek sua amatatzea lortu dute. Sutearen ondorioz ez da inor zauritu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!