‘Komunikatu eta seguru izan’ lemapean antolatu dute, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren harira, eta osasun eta segurtasun arloan “jokabide eta jardunbide egokiak sustatzeko ideia eta tresnak ematea” dute helburu.
Rafael Sarrionandia enpresako zuzendari orokorrak zabaldu zuen jardunaldia, pasadan astelehenean. Besteak beste, Iurretako, Zornotzako eta Durangoko udal ordezkariak, Osalaneko zuzendaria eta Industria eta Ingurumen sailetako ordezkariak egon ziren bertan.