Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, inguru horretatik 800 ibilgailu igarotzen ziren, eta ibilgailu horien %80 ez zihoan herrigunera. Ordutik gizarte bizitzarako espazioak berreskuratu gura izan dituztela gogoratu du alkateak. "Herrigunean ez genuen espazio estalirik eta horrek asko mugatzen gintuen, batez ere euria egiten duenean", azaldu du alkateak. Angel Basabe udal arkitektuaren hasierako proiektua herritarrek parte hartu zuten foroetan landu zuten.
Gune ugari
Aterpearen barruan, jolasguneak, jarlekuak eta iturriak jarri dituzte. Gainera, eskaladarako gunea ere eraikitzea da asmoa. Inaugurazioan iturriak martxan jarri dituzte umeen gozamenerako. Inaugurazioa lunch bategaz amaitu da.