EH Bilduko ordezkariek azaldu dutenez, “hasieran aldaketa hauetara ohitzea kosta bazitzaigun ere, dagoeneko gehienok begi onez ikusten ditugu. Izan ere, kaleak trafikoari ixtearen eta jendeari herrigunean ibiltzeko askatasuna ematearen alde gaude. Horrela, herrigunea askoz atseginagoa eta ibiltzeko errazagoa dela uste dugu”. Gaineratu dutenez, “domeka eta jaiegunetan baino, bariku eta zapatu arratsaldetan ibiltzen da jende gehien”. Hainbat herritarren eskaria batu gura izan dute proposamenean, esan dutenez.
Itxita geratzen diren kaleetako bizilagunei, derrigorrezko kasu batean kalea ireki behar izateko egin beharrekoei buruzko informazioa helaraztea ere proposatu du EH Bilduk.