Poesia jaialdia ospatuko dute, barikuan

Itsaso Esteban 2017ko mar. 21a, 12:30

Poesiaren nazioarteko eguna da gaur, eta egun hori ospatzeko Ahaztu eta jolastu izeneko jaialdia antolatu dute Bibliotekan, barikurako. 

Saroa Bikandik eta Peru Magdalenak dinamizatuko dute martxoaren 24ko jaialdi hori, eta bi saio eskainiko dizkiete Iurretako haur eta gazteei: hiru eta lau urteko umeentzako saioa eskainiko dute, 17:30ean; eta bost urtetik gorakoentzako emanaldia, 18:00etan. 

Bibliotekaren eskutik baita, poesiaren inguruko hainbat tailer burutu dituzte Iurretan, martxoan zehar. DBHko bigarren mailako ikasleek rap ikastaro batean parte hartzeko aukera izan dute, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!