Martxan da literatur lehiaketaren XIV. edizioa

Anboto 2017ko ots. 9a, 09:00

Maiatzaren 26an egingo dute lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Ibarretxe kultur etxean.

Otsailaren 24ra arte dago aukera Iurretako Literatur lehiaketara idazlanak bidaltzeko. Udaleko Erregistro Orokorrean, Herri Bibliotekan edo lehiaketa@iurreta.eus helbidera mezua bidalita aurkeztu daitezke lanak.

Aurreko edizioetan bezala, haur, gazte, eta helduen kategorietan eta ipuinen, bertso-paperen eta komikien sailetan aurkeztu daitezke lanak.

Haur eta gazteen kategorietan parte hartu ahal izateko, Iurretan erroldatuta egotea edo herrian ikastea dira baldintzak. Aldiz, Durangaldeko beste herri batzuetako gazteek ere har dezakete parte bertso-paperen lehiaketan (8 eta 18 urte artekoen sailean). Helduen kasuan, bestalde, Iurretatik kanpokoek ere badute lehiaketan parte hartzeko aukera

Udalaren webgunean daude lehiaketaren oinarriak eskuragai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!