Zaldaik Gallandako buzoi berria inauguratu du

Anboto 2017ko urt. 4a, 10:40

Urte berriko igoera egiten dute Gallandara iurretarrek eta garaitarrek. Aurten, Zaldai Mendi Taldeak tontorrean buzoi berria inauguratu du. Zaldaik sare sozialetan goiz horretan jasotako irudiekin bideo hau zabaldu du.

Zaldai Mendi TAldeak sare sozialetan azaldu duenez, Gallandako tontorra Euskal Herriko ehun mendien lehiaketarako puntuagarria den tontortzat izendatua dago. Aspaldian perretxiko formako buzoi bat egon da tontorrean. Buzoi hau Debagoienako G.M. Enara mendi taldeak jarri zuen orain dela hamarkada batzuk. Bertan Gallanga 527m jartzen du eta Euskal Herriko mendi katalogoan baino 3 metro gehiago markatzen ditu buzoiaren plakak. Orain dela hile bat, buzoia desagertu eta tokiz kanpo matxuratuta aurkitu ostean eraberritua izan da eta Zaldai Mendi Taldeko buzoi txiki bat gehitu zaio. Buzoi honek Gallanda 524m jartzen du.
Bi buzoi hauek pasa den igandean inauguratu zituzten urte barriko Gallandara igoera egunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!