Julene Inunziagak irabazi du liburu-markagailu lehiaketa

Anboto 2016ko abe. 16a, 11:30

Julene Inunziaga iurretar gazteak collage teknika baliatuta egin duen lanak irabazi du Herri Bibliotekak eta Juan Orobiogoitia Institutuak antolatzen duten liburu-markagailu lehiaketa.

Juan Orobiogoitiako DBHko 3 mailako ikaslea da Inunziaga, eta tablet bat jaso du opari 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduriko lehiaketa hori irabaztearren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!