"Nire liburuak arreta apur batekin irakurtzen dituena ohartuko da non ibili naizen"

Maialen Zuazubiskar 2016ko aza. 20a, 11:31

Joseba Sarrionandiari elkarrizketa egin diote BERRIA egunkariak eta beste hainbat hedabidek. 30 urteren ondoren iurretarraren irudia prentsara ekarri du Jose Goitia kazetariak. 

Joseba Sarrionandia iurretarrak Habanan bizi dela aitortu dio Jose Goitia kazetariari eta ezkutaturik bizi dela diotenean harritu egiten dela adierazi dio. "Han eta hemen bizi izan naiz, beste guztiak bezala", dio Sarrionandiak elkarrizketan.  

Bere bizitzaz gain, bake prozesuaz, ETArekin izan zuen loturaz eta presoen inguruan ere hitz egin du Sarrionandiak. "Bake prozesua beharrezkoa zen, eta hogei urte lehenago egin izan balitz, hobe, nire ustez; desgrazia pila bat izango genituen gutxiago", aitortu du idazleak. 

Bestalde, Jose Goitia kazetariak Euskal Herrira zergatik ez den itzultzen galdetzen dionean, "arrazoi politiko konkretu batengatik" dela dio. Hala ere, iurretarrak "berandu baino goizago" konpontzea espero duela aitortu du. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!