Musikazaleentzako beste hitzordu bi ere badakartza Iurretako jaialdi honek. Josu Bergara Eako kantautorea izango da azaroaren 19ko kontzertuko protagonista. Kanta txikien indarra diskoa aurkeztuko du Bergarak, azaroaren 19an, 19:00etan, Iurretako Ibarretxe kultur etxean.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko kontzertu didaktiko bategaz amaituko dute Iurretako Musikaldia, azaroaren 28an. Las guitarras que nos envuelven ikuskizuna eskainiko diete gazte iurretarrei, azaroaren 28 goizean egingo dituzten bi saioetan. Gitarra elektrikoaren historiaz jardungo dira.