Gurutze Fradesi animoak bidali dizkiote Konako hitzordu handiaren atarian

Anboto 2016ko urr. 3a, 13:20
Argazkia: Susana Etxebarria

Gurutze Fradesek (MugarraTT) IronMan-en munduko txapelketan parte hartuko du zapatuan Konan (Hawaii). Mugarra Triatloi Taldekoek animoak bidali dizkiote triatleta iurretarrari.

“Jakizu Mugarra Triatloi talde, eskola eta Durangalde osoa ere hor egongo garela Ironmanaren metro bakoitzean zu aurrera bultzatu nahian. Seguru indar extra horrek hegan eramango zaituela!”, diote Mugarra Triatloi Taldeko webgunean idatzi duten oharrean.

Argazkiak: Susana Etxebarria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!