Gurutze Fradesek sasoian dagoela erakutsi du Kanaria Handiko proban

Anboto 2016ko ira. 20a, 14:02

Gurtze Frades Kanaria Handiko probaren ostean (Argazkia: Moganeko udaletxea)

Bigarren amaitu du Moganeko Challenge-a. Munduko IronMan Txapelketara begira sentsazioak pilatzeko balio izan dio eta bere errendimenduagaz gustura geratu da. Hiru asteburu falta dira Konako (Hawaii) hitzordurako.

 

“Ea indartsu aurkitzen naizen eta Hawaiira pozik joateko moduan gauden”, zioen Gurutze Fradesek sare sozialetan Kanaria Handiko (Mogan herrian) Challengearen bezperan. Asteburuko proba bigarren amaitu eta “pozik” dagoela adierazi du iurretarrak. Sentsazio onak batu ditu Munduko Iron Man txapelketarako hiru astebururen faltan: urriaren 8an izango da, Hawaiiko Kona herrian.

Moganeko proban (1.9 km igeri, 90 bizikletan eta 21 korrika) Emma Bilham-ek bakarrik gainditu zuen (04.42.30). Frades irabazlearengandik zortzi minutara helmugaratu zen. Sarritan lez atzetik aurrerako bidea egin zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!