'Gari' Arriaga presoak herrikide eta lagunen berotasuna jaso du Iurretan

Anboto 2016ko ira. 14a, 19:55

Gaur goizean atera da Burgosko kartzelatik, zortzi urteko zigorra beteta. Iurretan arratsaldean egin diote lehen harrera.

Montoian agertu da Arriaga, eta handik Askondora joan da herritarrek lagundurik. Dantzarien agurra hartu du lehenik, eta Juan Mari Areitio eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolariena gero. Horren ostean, Montoste elkartera joan eta bere argazkia kendu du hormatik. Topa egin eta berba batzuk izan ditu bertaratutakoentzat. Eskerrak eman dizkie bertakoei eta goizean Burgosera joandakoei, eta presoez gogoratu da: "Egun hauek zailak dira, kalean gaudelako baina burua barruan dugulako".

Iurretako harrera amaituta, Durangora joan da, han ere itxaroten baititu. Zapatuan jarraituko dute ospakizunek.

Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide izatea egotzita zigortu zuten Arriaga, eta 2008az geroztik egon da preso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!