Felipe Arriaga 'Gari' preso iurretarra kartzelatik atera eta etxera bidean da

Anboto 2016ko ira. 14a, 09:35

Gaur goizean irten da Burgosko kartzelatik, Aministiaren Aldeko Batzordeetako kide izatea egotzita zortzi urteko zigorra bete ostean.

33/01 auzian epaitu, eta 2008an kartzelaratu zuten Arriaga, sententziaren berri eman ostean. Zortzi urteko zigorra ezarri zion Audientzia Nazionalak, eta gaur bete du osorik.

Bere bila hainbat herritar eta lagun joan dira autobusez, eta dagoeneko etxera bueltan dira. Bidaiarietako batek azaldu du Guardia Zibilak kontrol batean gelditu dituela orain, eta guztiak identifikatzen daudela. Arriagari gaur 19:00etan egingo diote lehen harrera Iurretan, eta zapatuan jarraituko dute ospakizunekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!