Ibilbide luzea eta laburra Iurretako VII. Mendi Martxan

Anboto 2016ko ira. 13a, 11:40

Irailaren 24an, zapatua, Iurretako VII. Mendi Martxa ospatuko dute.

Aurtengoan nobedadeekin dator Zaldai Mendi taldeak antolatzen duen mendi martxa. Beste urteetan ez bezala, aurtengoan mendizaleek bi ibilbide izango dituzte aukeran Iurretako VII. Mendi Martxan.

Ibilbide laburrak 14 kilometro izango ditu eta 655 metroko desnibel positiboa izango du. Ibilbide luzeak, berriz, 23.3 kilometro eta 1350 metroko desnibel positiboa. Ibilbide luzea egiten dutenak, Mugarra magaletik eta Aramotz mendilerrotik igaroko dira, Artatzaganeko (996m) eta Leunganeko (1006m) tontorretara igotzeko.

Ibilbide biak goizeko 8:30ean izango dute irteera eta herriko plazan hasi eta amaituko dira.

Aurretiaz izena eman nahi duenak www.kirolprobak.com web orrian egiteko aukera izango du, 8 euro ordainduta, irailaren 22ra arte. Egunean bertan ere, izena emateko aukera egongo da, 10 euroren truke. Bestalde, antolakuntzakoek jakinari dute 14 urtetik beherakoentzat doakoa izango dela izen ematea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!