Zirika Zirkus nafarrek eskainiko dute Iurretako kale antzerkiaren jaialdiko lehenengo emanaldia: klowna, malabareak eta zuzeneko musika uztartuko dituzte Tren geltokia izeneko ikuskizunean. Ekainaren 16an, 18:00etan, izango da emanaldi hori.
Hiru hitzordu izango dira, bestalde, ekainaren 17an. Jolas eta tailerretan parte hartzeko aukera izango dute umeek, 17:00etatik 19:00etara, kaskoan. Tailerrak amaitzean, Toni La Sal Damagia taldearen La familia Torombole txotxongiloen ikuskizuna izango da, Askondon ikusgai. Eguna amaitzeko, 21:30ean, Deabru Beltzak taldeak duela bi aste estreinatu duen dantza, su artifizial eta perkusioen Su à feu ikuskizuna eskainiko du, kaskoan.
Beste hiru hitzordu, 18an
Abadiñon bizi den Dikotomia taldearen Spazi...O ikuskizunak zabalduko ekainaren18ko Kalez Kale jaialdiko egitaraua. Zirko garaikidean eta dantzan oinarrituriko ikuskizuna aipaturikoa, eta, 13:00etan, Amilburun eskainiko dute. Arratsaldean, 17:00etan, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia egongo da, Dantzarin. Pez Limbo talde gasteiztarrak edukiko du zapatukoa borolbiltzeko ardura. Euren askatasuna defendatzeko borrokan dabiltzan hiru emakume protagonista dituen La Parisienne antzezlana eskainiko dute. “Berbarik bako ikuskizuna, isilik geratzen ez den jendeari buruzkoa” da, egileen berbetan, La Parisienne.
Magia emanaldia izango da hamargarren Kalez Kale jaialdiko azkena. Madiber mago gaztea arituko da, ekainaren 19an, 13:00etan, Dantzari plazan. “Magia, kolorea eta musika” dira ikuskizun horren ezaugarriak.
Antolatzaileek azpimarratu dute, ohi bezala, euria egin ezkero, Olaburu frontoira lekualdatuko dituztela Kalez Kale jaialdiko emanaldi horiek.