413 parte hartzaile izan dira XIII. Literatur Lehiaketan

Anboto 2016ko mai. 30a, 10:25

Ibarretxe kultur etxean egin zuten, barikuan, Iurretako Literatur lehiaketaren sari banaketa. Haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko antolatzen du udalak lehiaketa hori, eta 413 parte hartzaile izan dituzte, aurten (167 ume, 234 gazte eta 12 heldu).

Ipuinen, bertsoen eta komikien sailean, hainbat sari banatu zituzten Kristina Mardarasek aurkeztu zuen ekitaldian.

Umeen saileko irabazleek eta gazteen arlokoek liburu bildumak jaso zituzten saritzat, eta diru-saria eskuratu zuten helduen saileko irabazleek. Guztira 2.170 euroko balioko sariak banatu dituzte Iurretako Litertur Lehiaketaren hamahirugarren edizioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!