Jose Antonio Sagarnaga da Iurretako Kirol Taldeko presidente berria

Anboto 2016ko mai. 23a, 16:23

Hautagaitza bakarra aurkeztu da eta talde horrek osatuko du IKTko zuzendaritza datozen lau urteetan.

Jose Antonio Sagarnaga da presidentea eta Jose Miguel Cerezo presidenteordea. Idazkari lanak Jose Miguel Gomezek egingo ditu eta diru kontuetaz Jorge Izquierdo arduratuko da. Hiru bokalak Herminio Blanco, Pedro Villagrasa eta Unai Rodriguez dira. Blanco futbol arloko koordinatzailea ere izango da.

Entrenatzailea egotzi dute

Zuzendaritza berriak heldu eta egun gutxira hartu du lehenengo erabakia: lehen taldeko entrenatzaile aritu den Rafa Barrutia kargutik kendu du. Oraindik ez dute ordezkorik jakinarazi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!