Sahararen aldeko aldarria lau haizetara zabaldu dute Rio de Oro jaialdian

Anboto 2016ko mai. 7a, 19:57

Rio de Oro elkarteak antolatuta, sahararren aldeko ekitaldiak burutu dituzte Iurretan. Jolasak, bazkaria, batukada, zumba edota bertsolariak egon dira jaialdian zehar, eta herriko tabernek ere bat egin dute fatxadetan kartelak ipinita. Gauez kontzertuak egongo dira gainera. Rio de Oro elkartearen eskutik, askotariko ezintasunak (aniztasun funtzionala) dituzten ume sahararrak ekartzen dituzte udan Durangaldera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!