Iurretako Kirol Taldeko zuzendaritza batzorde osoak dimititu egin zuen joan zen astean. Pasa den eguenean deitutako ezohiko batzarrean eman zuten erabakiaren berri. Arrazoiak denboraldi amaieran jakinaraziko dituztela diote sare sozialetan jarritako oharrean. Giro nahastua zebilen azken aldian, besteak beste, Larrakozelaiaren erabilera eskubidea zela-eta.
Edozelan ere, IKT gidatuko duen presidente eta zuzendaritza batzorde berria erabakitzeko prozesua hasita dago. Maiatzaren 22ko domekan hauteskundeak egingo dituzte. Bazkideak 10:00etatik 13:00etara eman ahal izango dute botoa Larrakozelaia futbol zelaian. Aurretik, maiatzaren 6an hautesle-errolda definitiboa publikatuko dute. Presidenterako zein zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkeztu epea maiatzaren 9tik 12ra artekoa izango da.