"Gertasporten eta Iurretako Udaletxearen jarrerak" bultzatu dutela erabakia hartzera azaldu du Legorburuk. Gaineratu duenez, "arrazoi pertsonalek" ere erabaki honetan eragina izan dute. "Iaz ere uztekotan izan nintzen, baina ez zegoenez postuan jarraitzeko inor, aurrera egin nuen. Baina, oso nekatuta". Egunean bost ordu inguru Larrakozelaian egoten dela dio Legorburuk, eta familiari denbora gehiago eskaini nahi diola orain. "Nire bizitza berreskuratu eta bizi egin nahi dut". IKT-ren presidente ohiak sei urte eman ditu karguan.
Orain, zuzendaritzaren ardura hartzea pentsatzen dabiltzan pertsona horien esku dago Iurretako Kirol Taldea. Gaur egun elkartean 225 futbolarik dihardute, 11 taldetan banatuta.