Erlantz Zaldunbide iurretarrak Arratzuko GauTraila irabazi du

Anboto 2016ko api. 26a, 12:24

Probako 18 kilometroak 1.31.35eko denboran osatu zituen.

Iurretako Zaldai mendi taldeko Erlantz Zaldunbide iurretarrak irabazi du Arratzuko GauTrailaren hirugarren aldia. Ia hiru minutuko aldea atera zion Aritz Martin bigarren sailkatuari. Mario Bilbao otxandiarra beteranoen mailako laugarren tokian sailkatu zen (2.02.39). Emakumeetan Zuriñe Frutos artziniegarrak irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!