Benito Ysursa-Basabe 1915ean joan zen Iurretatik. Amerikako Estatu Batuetara joan zen, eta urte askoan euskal kultura ezagutzera emateko lan handia egin zuen arlo anitzetan. Bere lana gogoratzeko eta aintzatesteko ekitaldien artean, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea Boiseko alkatea den David Bieter-egaz batu zen. Iurretako oroigarri bat utzi zuen Boiseko udaletxean.
Elkarlana bultzatuz
Bidaiaren beste helburuetako bat elkarlanerako pausoak ematea izan zen, Bai Euskal Etxeko ordezkariekin eta baita Oinkari dantza taldeko kideekin ere. Ildo horretatik, Iurretan tradizio handia duten erregelek interes handia piztu zutela azaldu du Totorikaguenak. “Ikasteko gogoa azaldu zuten. Horren inguruan zer egin dezakegun hitz egiten egon ginen”. Alkateak Iurretako bandera ere eraman zuen amerikarrei erakusteko. 1911ko bandera zaharraren erreplika, hain zuzen.
Ysursa familia hunkituta
Ysursa familiak ilusio handiz hartu du Iurretako alkatearen bisita bere senitartekoaren omenaldian parte hartzeko. “Oso maitatua sentitu naiz. Hemen Benito gogoratuz onartu genuen adierazpena ilusioz hartu zuen Ysursa familiak. Era berean, bertara bidaiatzea hunkigarria izan da”.