Iñaki Totorikaguena Boiseko alkatearekin batu da

Anboto 2016ko api. 16a, 18:07
Iñaki Totorikaguena Boiseko alkate Dabid Bieter-ekin (Argazkia: @itototorikaguena)

Iurretako alkatea Boisen (Idaho, AEB) da egunotan. XX.mendeko lehen erdian hemendik hara joandako Benito Ysursa-Basabe gogoratzeko ekitaldietan parte hartzen dihardu.

Benito Ysursa-Basabe 1915ean joan zen Iurretatik Ameriketako Estatu Batuetara eta urte askoan euskal kultura ezagutara emateko lan handia egin zuen arlo anitzetan. Bere lana gogoratzeko eta aintzatesteko ekitaldien artean, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea Boiseko alkatea den David Bieter-ekin batu da gaur eta Iurretako oroigarri bat utzi du Boiseko udalean. Aurretik Basque Center-eko eta Oinkari Dancers taldeko ordezkariekin batu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!