Larrakozelaiaren erabilera

Iñaki Totorikaguena alkatearen esanetan Gertasportek "eskubide dena du” Larrakozelaia erabiltzeko

Anboto 2016ko mar. 30a, 12:31

Larrakozelaiako azpiegiturek “erabilera publikoa” dutela dio Iurretako alkateak.

Prozedura honetan guztian Iurretako Udaleko udalbatzarra osatzen duten hiru alderdiak (EAJ, EH BIldu eta PSE-EE) hiru puntutan “ados” daudela dio Iñaki Totorikaguena alkateak. Batetik, “azpiegiturek erabilera publikoa dute eta diru publikoagaz eginda daude”. Beraz, “Udalak bermatu behar du herriko talde edo elkarteek berdintasun baldintzetan erabiltzea azpiegitura horiek”. Bide horretan, “udalak bere esku dagoen dena egingo du hori horrela gertatu dadin”.

Irizpide horiek kontuan hartuta dabiltza auzi hau lantzen. Gertasport “herriko elkarte bat da eta herriko jendea dabil bertan”. Beraz, “eskubide dena dute” Larrakozelaia eurek ere erabiltzeko.

1996an Kofradiek 100 urterako errentan eman zioten Iurretako udalari futbol zelaia dagoen lurzorua. Harrezkero, futbol zelaian egin diren inbertsioak “udalak egin ditu”: “Azkenekoa orain bi urte. 160.000 eurogaz futbol zelaiko zorua aldatu genuen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!