Irakurketa Errazaren kluba martxan ipini dute, Iurretan

Anboto 2016ko mar. 15a, 09:35

Astean behin bilduko dira Irakurketa Errazaren klubeko parte-hartzaileak, Iurretako Herri Bibliotekan. Eguaztenean izan zuten lehenengo hitzordua, eta 10:15etik 11:15era elkartuko dira, eguaztenero.

Irakurtzeko ohiturarik ez duten 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta antolatzen du Herri Bibliotekak irakurketa klub hau: azken aldian gutxi irakurri dutenei, edota zer irakurri jakiten ez dutenei.

Irakurketa Errazeko liburuak eskainiko dizkiete saioetan, eta taldean irakurri, zein irakurritakoa partekatzeko elkartuko dira, eguaztenetan.

Iurretako Udalak eta Euskadiko Irakurketa Erraza erakundeak babestu dute irakurle talde honen sorrera.
Iurretan, Biblioteka inklusiboago bat lortzeko helburuagaz dihardute, eta, horretarako, “jaioberrietatik hasi, eta ehun urte arteko herritar guztientzako irakurketa klubak eskaintzea”, erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!