Goiuriako bidea itxita lur-jausi baten eraginez

Anboto 2016ko mar. 6a, 15:15

Goiuriatik Garaira doan bidea itxita dago gaur eguerdian gertatutako lur-jausi baten eraginez. Azken orduetako euriteek hainbat luizi sortu dituzte Durangaldean. Errepide horretan metro batzuk aurrerago ere beste lur-jausi baten ondorioz errei bat itxita dago eta trafikoa semaforoen bidez bideratzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!