Lur-jausi batek alarma piztu du Mallabian

Anboto 2016ko mar. 5a, 20:28

Gau osoan egoerak okerrera egiten duen ikusteko adi egongo direla gaineratu du Igor Agirre alkateak. Gaur arratsaldean Mallabiko Auzotorre baserrira doan bidearen ondoan gertatu da lur-jausia. Alkateak azaldu duenez, egoera larrian daude, lur kopuru handia jausi delako ondotik pasatzen den erreka batera. Suhiltzaileak eta ertzainak ere bertaratu dira egoera horren aurrean zer egin daitekeen aztertzeko. "Lurragaz nahastu den errekako urak zubi bat oztopatu dezake eta horrek Mallabarrena industrialdean arazoak sortu ditzake", azaldu du Igor Agirre alkateak. Hondeamakina bertan da lanean. 

 

Goitondo industrialdean bigarren lur-jausia gertatu da Mallabian. Industrialdean ura sartu den arren egoera "kontrolpean" dagoela azaldu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!