Emakumeen Bira

Anderebidekoek jasandako jarrerak “erabat gaitzetsi” ditu Birako antolakuntzak

Anboto 2016ko mar. 3a, 12:41

“Duda barik, jarrera horiek gure klubekoek dituzten jarreretatik oso urrun daude ”, diote ohar batean.

Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteak Anderebidekoek jasan dituzten jarrerak “erabat gaitzetsi” ditu eta eurek mantentzen dituzten jarreretatik “urrun” daudela diote. Irudiaren inguruan sortu den polemikaren inguruan, berriz, orain arteko iritziari eusten diote. Anderebidekoak euren batzarrera joan eta irudiaren gaineko iritzia eman ostean, “beharrezko” ikusi zuten prentsara jotzea “ez genuelako Anderebide elkartearen kriterioa partekatzen”.

Azken asteetan emakumeen txirrindularitza probako protagonisten partetik “erabateko babesa” jaso dutela adierazi dute eta proba antolatzen daramatzaten 28 urteetan Anderebidekoak eurengana zuzenean “behin bakarrik” zuzendu direla diote: “Kexa bat erakusteko izan da eta beste ezertarako ez, tristeki”. Probaren idiosinkrasia “ez dutela ezagutzen” ondorioztatu dute: “Lasterketetako bi-hiru orduko lehiaz gainera, beste momentu adierazgarri eta azpimarragarri batzuk ere badaude. Clara Campoamor elkarte feministatik jaso dugun babesak hori baieztatzen du”.

Emakumeen Birako historian zehar “txirrindularien figura euren jardunbideari lotutako askotariko jarrera diferenteetan” erakutsi dutela diote: “Hori horrela dela jakiteko argitaratu diren aragazkiei begirada bat botatzea besterik ez dago”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!