"San Andreseko ermita eta elkartea lapurtu egin dituzte"

Anboto 2016ko ots. 26a, 09:40
Iurretako San Andres auzoan, ermita ondoko txokoa 1993an erregistratu zuen elizak.

Eliza katolikoak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 525 ondasun bereganatu edo inmatrikulatu ditu 1978tik hona, Jabetzaren Erregistroak emandako datuen arabera. Hau da, ez zeuden inoren izenean, eta elizak bere jabetzan erregistratu ditu. Joan zen astean, gai honen inguruko erreportajean ANBOTOk azaldu zuen moduan, San Andres auzoko ermita eta txoko edo elkarte gastronomikoa agertzen dira zerrenda honetan. Txokoa ermitaren alboan eraiki zuten auzotarrek, 1990 bueltan, eta geroztik, bazkari zein karta-jokoen bilgune izan da; eurek ordaindu dituzte gastuak. Elizak 1993an inmatrikulatu zuen.

Nekane Bereziartua San Andreseko auzokideak lapurretatzat jo du elizak ermita eta elkarte gastronomikoa bereganatzea.  Azaldu duenez, bere sasoian abadeak, mezaoste batean, bere aitari galdetu zion ermita eta txokoa noren jabetzan zeuden. “Nire aitak azaldu zion abadeari ermita auzotarrek altxatu zutela, eta lurrak auzokide batek bere borondatez emandakoak izan zirela. Nire aitak esaten zuen ez genuela paperik behar, guk badakigula ermita auzokoa dela. Papera baino garrantzitsuagoa zen emandako berba”. Bere aita eta sasoi hartan jardun zutenak hilda daudela gogoratu du San Andreseko auzokideak, eta ezingo dutela, beraz, azalpenik eman. “Elkartea auzokideek dirua ipinita eta auzokideek lan eginda sortu da”. Orain, elizak dio Santa Anak erabakiko duela San Andresen zer egin?”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!