Iurretako torneoak harrobiko futbola batuko du Larrakozelaian

Anboto 2015ko abe. 22a, 09:00

Iurretako futbol klubak kimu mailako torneoa antolatuko du abenduaren 26an eta 27an Larrakozelaian.

Jose Cerezo Torneoak laugarren aldia egingo du aurten. Iurretako taldeagaz gainera, kimu mailako beste zazpi talde lehiatuko dira abenduaren 26an eta 27an Larrakozelaian: Athletic Club, Durangoko Kulturala, Arenas, Santutxu, Danok Bat, Amorebieta eta Eibar.

Taldeak multzo bitan banatuko dituzte. A multzoko partiduak hilaren 26ko goizean jokatuko dituzte eta B multzokoak arratsaldean. Finala abenduaren 27ko goizean izango da.

 

ORDUTEGIAK-ABENDUAK 26

GOIZEZ- A MULTZOA

10:00; Durangoko Kulturala – Arenas

10:35; Athletic Club – Santutxu

11:10; Arenas Club – Santutxu

11:45; Athletic Club – Durangoko Kulturala

12:20; Durangoko Kulturala – Santutxu

12:55; Athletic Club – Arenas Club

 

ARRATSALDEZ – B MULTZOA

17:00; Danok Bat – Amorebieta

17:35; Iurretako – Eibar

18:10; Danok Bat – Iurretako

18:45; Eibar – Amorebieta

19:20; Danok Bat – Eibar

19:55; Iurretako - Amorebieta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!