Argazki albumetako argazkiak eskatu dituzte, Iurretaren eta iurretarren memoria bisuala biltzeko

Anboto 2015ko abe. 7a, 14:46

Desanexioaren 25.urteurrena dela eta, Iurretako Udalak eta Gerediaga elkarteak Montoiko zubian jarritako argazki erakusketa.

Iurretarren etxeko argazki albumetako irudiak batzeko ekimena ipiniko dute, datorren astean, martxan. Leo Simoes herriko argazkilariak eta Ros Boisier kideak abiatu duteproiektua, eta XX. mendeko Iurretaren memoria bisuala osatzea du helburu.

Abenduaren 14tik 24ra arteko epea egongo da iurretarrek euren familia albumetako argazkiak Ibarretxe kultur etxera eraman ditzaten. Goizez, 08:30etik 13:30era hartuko dituzte.

Argazkiak digitalizatu ostean, jabeei bueltatuko dizkiete orijinalak, eta liburutegian ipiniko dute bildutako materiala erakusketan. 

Ekimenaren inguruko informazioa gura duenak, kultur-etxea@iurreta.net helbide elektronikora idatzi, edo 94 620 03 42 telefono zenbakira deitu dezake.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!