Azken etaparen zuzenekoa eta besteen laburpena eskatu ditu UCIk

Anboto 2015ko aza. 18a, 11:10

Emakumeen Bira World Tour egutegian sartzeko, estaldura mediatiko handiagoa bermatzeko eskatzen die UCIk antolatzaileei. Zuzeneko emankizunak dira gakoa. Antolatzaileak Jon Redondo Jaurlaritzako kirol zuzendariagaz batu ziren. Batzar horren ostean, Redondo ETBko arduradunekin batzekotan geratu zen, eta antolatzaileek zuzeneko estaldura minimoa zein zen galdetu behar zioten UCIri.


UCIk eman die erantzuna. Azken etapa zuzenean eskaintzea da gutxieneko baldintza; hori bai, zuzenekoa telebistan edo interneten egiteko aukera zabalik uzten dute. Gainerako etapetan, eguneko etapa bakoitzaren ostean, ordubeteko laburpena emateko eskatzen dute. Antolatzaileek, gutxienez, estaldura mota hori bermatuko balute, Bira nazioarteko egutegi prestigiotsuan sartzea hausnartuko luke UCIk. Eskakizun horiek Redondori jakinarazi dizkiote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!