Turkiako Gloria Iron Mana lehenengoz lehiatu dute asteburuan. Alexandra Tondeur izan da irabazlea (4.26.39) eta Gurutze Frades iurretarra minutu bi pasatxora helmugaratu da (4.28.41) bigarren tokian. “Oso pozik nago podium honekin”, adierazi du iurretarrak sare sozialetan: “Dena eman eta azkenera arte borrokatu dut”. Bigarren postu horrekin Iron Man rankingean gora egiteko puntu dezente batu ditu. Ranking horrek zehazten du munduko txapelketarako sailkapena. Munduko txapelketa Hawain (Kona) jokatzen da urtero.
Azaroaren 14an Malasiako Iron Man-ean parte hartzeko asmoa du.