Iurretako nagusiak eta txikiak, kalera irten den bibliotekaren bueltan

Anboto 2015ko urr. 1a, 13:20

Gaur, Nagusien Eguna dela aprobetxatuta, biblioteka kalera irten da mugikortasun eta ikusmen arazoak dituzten adinekoentzako egokitutako materiala erakustera. Dantzari plazan letra handiko liburuak, audioliburuak, lupak, tabletak... Erakutsi dituzte, eta nagusien irakurketa kluba aurkeztu dute. Iurretako gaztetxoak kalera irtendako bibliotekatik gertu ibili dira, pintura lehiaketa egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!