Beraz, lehiakortasuna bigarren maila batean geratuko da. Lasterkertak osasungarriak diren ohiturak bultzatu gura ditu. Horregatik, ibilbideak familia giroan osatu daitezke, eta baita oinez ere, nagusienen kasuan. 2006tik aurrera jaiotako gazteak dituzten familien ibilbideak 340 metro ditu, eta 12:00etan hasiko da, Askondon.
Bigarren familia ibilbidea (2001-2005 arteko umeak) ordu laurden geroago hasiko da. Nagusien lasterketa 12:30ean abiatuko dute, eta oinez zein korrika osatu daiteke. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke 10:00etatik 11:00etara. Amaieran luntxa egongo da.