'Iurretan erosi' kanpainaren lehenengo 100 euroak eman dituzte

Anboto 2015ko eka. 30a, 13:03

Esperanza Crespo Flores izan da Iurretan erosi kanpainaren ekaineko zozketaren irabazle. Erosketa baleetan 100 euro irabazi ditu.

Dendak Bai merkatari elkarteak eta Iurretako udalak martxan jarritako kanpaina da Iurretan erosi. Herriko komertzioei bultzada bat ematea da helburua, sustatzaileek eurek nabarmendu dutenez.

Kanpainagaz bat egin duten herriko komertzioetan bezeroek erosketa bat egiten dutenean, erosketa-tiketean izen-abizenak eta telefono zenbakia jarri behar dira, eta tiket hori kanpainarako jarri diren kutxetan sartu. Gaur egun, 23 komertziok egin dute bat kanpainagaz.

Abuztuan eta abenduak ezik, hilero egingo da zozketa eta erosketa baleetan 100 euro irabazteko aukera izango dute parte hartzaileek. Kanpainak izan duen harreragaz oso pozik azaldu dira Dendak Bai elkarteko ordezkariak. Lehenengo hilabete honetan tiket "mordoa" jaso direla nabarmendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!