Iurretako kale eta plazetan antzerki eta musika emanaldiak, asteburuan

Anboto 2015eko ekainaren 19a

Atzo, Markeliñe antzerki taldekoen emanaldia.

Eguraldi epelagaz, kalean, aire zabalean, arte eszenikoez gozatu gura dutenentzako doako hainbat emanaldi eskainiko dituzte, asteburu honetan, Iurretan. Izan ere, Kalez Kale antzerki jaialdiaren bederatzigarren edizioak herriko hainbat kale eta plaza hartuko ditu. Zornotzako Markeliñe taldearen Andante obragaz hasi zen egitaraua, atzo, eta gaur eta bihar bi emanaldi izango dira.


Asier Kidam magoa eta Trapu Zaharra antzerki taldea dira gaurko gonbidatuak. 18:00etatik ariko da Kidam, Dantzari plazan, eta La Conga umore beltzeko ikuskizuna eskainiko du Trapu Zaharra taldeak, 20:00etan, Askondon. Bihar, Lo que nos dejaron zirku ikuskizuna eskainiko du Sainete taldeak, 18:00etan, eta, 20:00etan, Salitre taldearen Rico rico izango da ikusgai. Etzi, Patxin eta Potxin pailazoen saioak itxiko du egitaraua.

Musikaren egunaren harira
Musikaren Nazioarteko Egunagaz bat eginda,  hainbat hitzordu antolatu dituzte Iurretan. The Upper Room taldearen gospel emanaldia izan zen atzo, Banda Ruddes & Rebels taldea ariko da domekan, 12:00etatik aurrera, eta, 22an, danborrada eskainiko dute Maiztegi eskolako umeek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!