Van Vleuten herbeherearrak irabazi du Emakumeen Birako atarikoa

Anboto 2015ko eka. 10a, 21:35

Iurretan hasi eta amaitu den erlojupeko laburrean Annemiek Van Vleuten izan da azkarrena.

Herbeheretako txirrindulariak 2.29ko denbora behar izan du Iurretako udaletxea eta Askondo kalea banatzen dituen 1.9 kilometroak osatzeko. Katrin Garfoot australiarra sailkatu da bigarren (2.30) eta Ana Van der Bregen herbeherearra hirugarren: 2.31. Van der Bregen Emakumeen Bira irabazteko faborito nagusienetakoa da. Leire Olaberriak lehenengo euskaldunaren elastikoa jantzi du.

Biharko etapa Arrasaten hasi —16:00etan— eta amaituko da. 96 kilometro ditu eta 2. mailako Kurtzeta mendatea igaro beharko dute helmugarako 30 kilometroren faltan.

Erlazionatuak

Erlojupeko probaren bideoa

Anboto 2015 eka 11 Iurreta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!